ONCE-ren zozketak 175.000 utzi ditu Larratxon
ONCE-ren azken zozketak saria izan du Larratxon: 175.000 euro banatu ditu, bost kupoitan. Antonia Cansecok, Bertsolari Txirrita kaleko 8. zenbakiko ONCE-ko saltzaileak saldu ditu saritutako bost kupoiak. ONCE-k azaldu duenez, Canseco pozik agertu da, ziur dagoelako sariak auzoko ohiko bezeroentzat izan direla. Gainera, hilaren 30ean, Cansecok 33 urte beteko ditu Larratxoko kioskoan, eta urteurrena ospatzeko “modu polita” delako auzoan dirua banatu izana.