Gizon bat atxilotu dute Amara Berrin, beste bati arma zuri batekin eraso egiteagatik
Araba parkean atxilotu dute erasotzailea. Donostiako Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du Amara Berriko Araba parkean, beste gizon bat arma zuri batekin erasotzeagatik. Udalak azaldu duenez, ustez, bi gizonek liskarra izan dute Mundaiz zubiaren inguruan 19:45 aldera, eta liskarrak Araba parkean jarraitu du. Bietako batek hainbat ebaki ditu, eta ospitalera eraman dute. Udaltzainek erasotzailea atxilotu dute, eta gertakaria ikertzen ari dira.


