Lanekin jarraitzeko Mirakontxa-Easo zatiaren kontratu berria urtea bukatu baino lehen adjudikatuko dela esan du Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburu Iñaki Arriolak.
Euskaraldiko norbanakoen izen-ematea sustatzeko agerraldia egin dute Donostian, eta gizarteko hainbat arlotako pertsona ezagunak izan dira han.
Eneko Goia alkateak, Jon Insausti Euskara zinegotziak, Ainara Vazquez eta Malen Dominguez Bagera elkarteko ordezkariek, Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako presidenteak, Jone Laspiur aktoreak eta Imanol Agirretxe Realeko futbolari ohiak Euskaraldian izena eman dute.
Aritz Elustondo (Beasain, Gipuzkoa, 1994) Realeko jokalaria pozik dago bere denboraldi hasierarekin, bere buruarekin ondo sentitzen baita. Taldean hainbat gauza finkatzea falta dela nabarmendu badu ere, lan eta lan ari direla azaldu du, euren bertsio onena erakusteko.