Langabezia jaitsi egin da Donostian, lehen aldiz pandemia iritsi zenetik
Iraileko datuen arabera, 9.526 langabe dauden hirian, abuztuan baino 104 gutxiago, alegia. Bestela esanda, alarma egoera ezarri zenetik lehen aldiz, langabeziak behera egin du egin du Donostian. Beherakada horrek, batik bat, 25-45 urteko adin tartekoei eta 45 urtetik gorako adin tartekoei eragin die, nahiz eta datuak altuak diren oraindik; lehenengo adin tartean 3.930 langabe daude, eta bigarrenean 4.681. 25 urtetik beherakoen kasuan, berriz, langabeziak gora egin du, 73 langabe gehiago erregistratu baitira. Gainera, Enrique Ramos Ekonomia Bultzatzeko eta Enplegua Sustatzeko zinegotziak adierazi duenez, horietatik 5,154 emakumeak dira, eta 4.476 gizonak.
Hala ere, aipatzekoa da oro har langabe kopurua %25,3 hazi egin dela martxotik; zehazki, 1.923 langabe gehiago daude. Era berean, iazko irailan 7.171 langabe zeuden hirian. Horrek esan nahi du %32,8 handitu dela iraileko langabezia datua. Beraz, osasun-krisiak eragin nabarmena izan duela ikus daiteke.