Martuteneko ez-jaietako kamisetak eta jertseak salduko dituzte
Ostiralean hasi behar ziren Martuteneko jaiak, eta egoera normal batean, auzoko bizilagunak asteburu luze baterako prestatzen arituko ziren. Gainontzeko jai herrikoiekin gertatu den moduan, ordea, Martuteneko jaiak ere bertan behera utzi dituzte koronabirusa dela eta. Hala ere, jai batzordekoek azaldu dutenez, “ez dira ohiturak galdu behar”, eta jaiak presente egoteko, kamisetak eta jertseak salduko dituzte.
Kamisetak edo jertseak nahi izanez gero, auzoko tabernetan eskatu behar dira, hilaren 18a baino lehen. Kamisetek hamar euroko prezioa dute, eta jertseek hogei eurokoa.