"Nahiko saltseroa naiz eta jokalari askorekin oso-oso harreman ona dut"
Aritz Elustondo (Beasain, Gipuzkoa, 1994) Realeko jokalaria pozik dago bere denboraldi hasierarekin, bere buruarekin ondo sentitzen baita. Taldean hainbat gauza finkatzea falta dela nabarmendu badu ere, lan eta lan ari direla azaldu du, euren bertsio onena erakusteko.
IRUTXULOKO HITZAk luze eta zabal hitz egin du beasaindarrarekin, Realaz, euskarazko prentsaurrekoez, Donostian bizitzeaz, bere erreferenteez eta taldekideekin duen harremanaz. Elkarrizketa osoa ostiraleko astekarian irakurri ahal izango da, baita webgunean ere. Hona hemen bideoz egindako aurrerapena.