Ikasle mugimenduak herri eskolak antolatu ditu urriaren 12an
Urriaren 12a jai egun ofiziala da Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa eta Araban, “Hispanitatearen Eguna” delako. Ikasle mugimenduak “jai egun arrotzei” uko egin, eta herri eskolak antolatu ditu egun horretarako Euskal Herri osoan.
Donostian, Ikasle Abertzaleak antolakundeak herri eskolak antolatu ditu, urtero bezala, “Jai egun arrotzei intsumisioa” lelopean. Aurtengoan, Intxaurrondoko Letaman gaztetxean egingo dituzte. 12:00etan hitzaldia izango da, ikastexeetako lan sindikalari eta ikasle autodefentsa sareei buruz. 14:00etan, bazkaldu egingo dute: aukera zeliakoa eta beganoa ere egongo da. 17:00etan, harremanen inguruan hausnartuko dute, tailer bat eginez. Ikasle Abertzaleak antolakundeak azpimarratu du segurtasun neurriak bermatuko direla.
Sortu berri den Ikama antolakundeak urriaren 10ean “ekimen txiki desberdinak” egingo ditu Antiguako Luberri institutuan, besteak beste. “Hispanitateari” buruzko mintegi bat egingo dute, “Ez gara espainolak” lelopean.