San Telmo museoa ezagutzeko beste modu bat
San Telmo bizi. Ipuin ibiltaria izeneko ibilbidea egingo dute San Telmo museoan, urriaren 10ean, 17:00etatik 18:30era. Museoan zehar ibilbide bat egingo dute, baina era bitxi batean: museoko hainbat tokitan kontalari batek ipuinak kontatuko ditu. “Irudimenezko bisita” izango da.
Doakoa da bisita, baina aurrez izena ematea komeni da, stm_erreserbak@donostia.eus webgunean.