Etxebizitza genero ikuspegitik aztertuko dute Tabakaleran

Zutabeak arrakalatzen ekitaldia egingo dute Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan urriaren 31n, 11:30etik 13:00etara. Etxebizitza genero ikuspegitik aztertuko dute Oihane Ruiz Menendez arkitekto urbanista feministak, Kalea(n) Bizi arkitektura elkarteak eta Abaraska etxebizitza kooperatiboak. Mahai ingurua egin eta gero, tailer bat egingo dute, hitz egindakoaz hausnartzeko eta proposamenak garatzeko.
Ekitaldian parte hartzeko, aurrez izena ematea komeni da.