Itsas munstroak, Euskal Itsas Museoan
Grillos Navajeros taldearekin batera antolatu du Euskal Itsas Museoak filmen zikloa. (Argazkia: Euskal Itsas Museoa) Itsas munstroak protagonista dituzten filmez osaturiko zikloa egingo dute Euskal Itsas Museoan, urriaren 24ean, 19:00etan. Itsas munstroak museoan izeneko filmen zikloa Grillos Navajeros taldearekin batera antolatu dute.
Doakoa izango da filmen zikloan parte hartzea, baina jende kopuru mugatua izango duenez, aurrez izena ematea komeni da.


