Marisol Garmendiak bere gain hartuko ditu aldi baterako Enrique Ramosek utzitako ordezkaritzak
Enrique Ramos PSE-EEren zinegotziak Donostiako udaleko bere eginkizunak eten ditu gaur. Hain zuzen ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Obra Hidraulikoetako zuzendaria izango da hemendik aurrera, eta kargu berria hartzeko bere orain arteko postua gaur utzi behar zuen ezinbestean. Hala ere, urriaren 29ko Osoko Bilkuraren ostean utziko dio ofizialki zinegotzi izateari, eta bien bitartean, aldi baterako, Marisol Garmendia PSE-EEko bozeramaileak eta Hiri Proiektuen zinegotziak Ramosen ordezkaritzak hartuko ditu bere gain. Zehazki, Garapen Ekonomiko, Enplegu, Ekologia eta Osasun Publikoko ordezkaria ere izango da Garmendia.
Aipatutako ordezkaritzak izateaz gain, Gobernu Batzordeko kide ere izan da Ramos, eta horretan Miguel Angel Diez Hiri Mantenimenduko zinegotziak ordezkatuko du.