Bertsolaritza eta rap musika, elkarrekin
Bertsolaritzak eta rap musikak bat egingo dute Tra-tra tradizioa ikuskizunean, Gaztelumendi anaien bapateko bertsoen eta La Basuren rap musikaren bidez. Kantujira herrikoi bat egingo dute, “tradizioa eta modernitatea” lotuz, urriaren 24ean, 12:00etan, Añorgako Cemento Rezola museoan. Ikuskizunean parte hartzea doakoa da, baina aurrez izena ematea komeni da.