Santa Katalina zubiko espaloietako bat itxita egongo da hiru astez, lanak direla eta
Santa Katalina zubiko espaloietako bat, Frantzia pasealekutik hurbilen dagoena, itxita dago asteartetik, lanak direla eta. Udalak azaldu duenez, baldosa solteak zeuden, eta euriarekin putzuak sortzen ziren espaloi horretan. Beraz, espaloia berritzeko eta baldosak aldatzeko aprobetxatzen ari dira. Horregatik, espaloia itxita dago oinezkoentzat, eta beste espaloitik joan beharra dute, lanak bukatu arte. Proiektuaren aurrekontua 30.610,79 eurokoa da, eta lanak hiru astetan amaitzea aurreikusten du udalak.