Bertan behera utzi dute Niña Coyote eta Chico Tornadok Dabadaban egin behar zuten kontzertua

Niña Coyote eta Chico Tornado taldeak larunbatean kontzertua egin behar zuen Dabadaban, baina bertan behera utzi behar izan dute. Taldekideek adierazi dutenez, sarrera dezente salduta zeuden dagoeneko, eta edukiera murrizketak direla eta, aretoak ezin zituen neurri berriak bete. Hori dela eta, kontzerturik ez da izango.
Hala ere, Donostian beste kontzertu bat eskaintzeko asmoarekin lanean ari dira Niña Coyote eta Chico Tornado, baina oraindik ez dute ez data ez tokia baieztatu.
Iraila amaieran Musika bulegoa sarietan Etxepareren musika saria jaso zuten donostiarrek Gasteizen. Sari honek euskal musika maila internazionalean zabaltzeko egindako lana aitortzen du.