Aieteko 'Exodoa, hondakinak aterpe' erakusketan bisita gidatuak egingo dituzte
Aiete Kultur Etxean Exodoa, hondakinak aterpe erakusketa antolatu dute udaleko Lankidetza sailak eta Euskal Fondoak, eta bisita gidatuak egingo dituzte. Erakusketa bi zati nagusitan dago banatuta: alde batetik, Siriako kurduek gaur egun pairatzen duten zigorra islatzen duen Andoni Lubakiren 40 argazkiren bilduma dago, eta bestetik, Karlos Zurutuza kazetariak Fatma 22 urteko neskari buruz egindako dokumentala ikus daiteke. Unibertsitateko ikaslea da Fatma, eta etxetik kanpo bizi da Turkiak 2018an bere herria suntsitu eta okupatu zuenetik. Bere bizitza berrabiarazten ari zela, Ankarak beste eraso bat bideratu zuen bere eskualdean.
Bisita gidatuak Lubakik eta Zurutuzak egingo dituzte, eta hilaren 24an izango dira; 10:30etik 11:45era eta 17:00etatik 18:15era euskaraz eta 12:00etatik 13:15era eta 18:30etik 19:45era gaztelaniaz. Bisitetara joateko lekua erreserbatu beharra dago, lankidetza@donostia.eus helbidera idatzita edo 943-48 14 71 telefono zenbakira deituta.