Astiñeneko zubiaren lanak bukatzeko epea luzatu eta kostua handituko dute
Atzerapen nabarmenarekin ari dira Egia eta Loiola lotuko dituen Astiñeneko zubi berria eraikitzen. Donostiako Udal Gobernuak lanak bukatzeko epea luzatuko du 2021eko irailera arte. Horrekin batera, proiektuaren kostua %10 handitzea onartuko dute. 1.130.000 milioi euro aurrekontuarekin adjudikatu zuten obra 2018. urte bukaeran.
Ordutik, arazo asko izan dituzte lanak aurrera eramateko. Udalak adierazi duenez, zubiaren bi zutabeen diametroa aldatu behar izanak ekarri du atzerapen nagusiena. Une honetan, zutabe horiek eraikitzen eta kokatzen ari dira Urumea ibaian.
Trazadura kurbatua izango duen lehen zubia izango da Astiñenekoa. 74,77 metroko luzera izango du, 17,14 metroko zabalera, zirkulaziorako 3,75 metroko bi errei izango ditu, bi espaloi –bata 3,5 metrokoa, eta bestea bi metrokoa–, eta bi bidegorri zubiaren alde banatan –bakoitza 1,5 metrokoa–.