Merina Gris hirukoak estreinako abestia aurkeztu du
Donostiako Merina Gris taldeak Besteek zer lehendabiziko singlea aurkeztu du Airaka zigiluaren bidez. “Gaur egungo gizartean nor bere burua izateko bizi dugun barne borrokari buruzko abestia da. Beldurra, onarpena eta barne hutsunea bezalako gaiak jorratzen dituen ereserkia da, esanahia handiz eta intentsitatez betetako letrez jositakoa”. Pop zakarra jorratzen dutela adierazi dute.
Ed Is Dead (Alice Wonder, Yung Beef, Arca) madrildarra arduratu da kantuaren ekoizpenaz abestia. Bideoklipa, berriz, Alabamak eta Estudio Badatorrek egin dute.