Txileko herriaren aldeko elkarretaratzea egingo dute igandean Donostian
Urte bat bete da Txilen gobernuaren eta herrialde sistema politikoaren aurkako protestak izan zirenetik, eta Txileko herriari elkartasuna adierazteko elkarrteratzea egingo dute igandean Donostian. Mobilizazioa Gipuzkoako txiletarren plataformak antolatu du, eta hiriko hainbat eragilek deialdiarekin bat egin dute; elkarretaratzea Bulebarrko kioskoan izango da, 12:00etan.
Metroaren prezioaren igoerak eragin zituen herritarren protestak Txilen, eta gobernuaren eta herrialdeko sistema politikoaren aurkako mugimendu bilakatu ziren protesta horiek. Liskar handiak izan ziren, eta hildako eta atxilotu ugari izan ziren.