Zubieta kaleko zirkulazioa itxiko dute larunbatean, eta autobus zerbitzuan eragina izango du

dbus-erasoa

Zubieta kaleko lanak direla eta, ibilgailuentzat itxita izango da larunbatean, hilaren 17an, 08:00etatik 19:00etara, eta aldaketak eragingo ditu Dbusen hainbat autobus lineatan. Askatasunaren hiribidetik Zaragoza plazaraino moztuko dute zirkulazioa, beraz, Erdialdetik Antiguara doazen lineetan izango dira aldaketak: 5, 16, 18, 25, 33 eta 45 lineetan, hain justu. Zubieta kaleko lanak txirrindulari itzulira begira egiten ari dira, galtzada hobetzeko.

Zubieta 14 geltokia zerbitzurik gabe utziko du Dbusek, eta horren ordez, aipatu lineek Arrasate eta Manterola kaleen arteko kantoian egingo du geldialdia.