Ahostegunak egitasmoan izena emateko aukera, urriaren 22ra arte
Mintzola Ahozko Lantegiak aurten ere antolatu ditu Ahostegunak, eta urriaren 22ra arte dago izena emateko aukera.
Ahostegunak egitasmoak antzerkiaz, bertsoaz, kantuaz eta literaturaz gozatzeko saioak eskainiko dizkie 18 eta 22 urte arteko gazteei. Urriaren 29tik azaroaren 26ra izango da, ostegunero, Ibaetako Euskaltzaindiaren egoitzan. Azken egunean, aurretik egondako gonbidatu guztiekin mahai-ingurua egingo dute: Olatz Salvador abeslaria, Erika Olaizola aktorea, Eli Pagola eta Odei Barroso bertsolariak eta Oier Guillan idazle eta sortzailea izango dira gonbidatu. Sarrera doakoa izango da, baina izena ematea ezinbestekoa da.