Igeldon azaroaren 13an bukatuko da Euskaraldian izena emateko epea
Azaroaren 20tik abenduaren 4ra izango da Euskaraldia, eta Herri Kontseiluak izena ematera deitu ditu herritarrak. Izen-ematea Internet bidez egitea gomendatu duten arren antolatzaileek, igeldotarrek aukera dute izena emateko Itsas Aurre kultur etxean eta IKOn. Igeldon izena emateko epea azaroaren 13an bukatuko da.