Mosaiko sinbolikoa egingo du Sarek Kontxako hondartzan
Urriaren 24an Sare manifestazioa egitekoa zen, baina COVID-19aren koiuntura dela eta, bertan behera uztea erabaki dute. Hala ere, egoerara egokitu, eta Euskal Herri osoko 600 pertsona bilduko dira Kontxako hondartzan, mosaiko sinboliko bat egiteko. Mosaikoak Resolution hitza irudikatuko du: konponbidea, euskaraz. Egitasmoa sare sozialen bidez zabaltzeko deia egin die Sarek herritarrei.