'Stay away, be ready' film laburrak irabazi du Donosskino Film Labur Onenaren Saria

jon-ruiz-donosskino-of-the-year Jon Ruiz errenteriarrak jaso zuen 'Donosskiner of the year' saria. (Argazkia: El contraplano)

Donosskino Donostiako Film Laburren Lehiaketak baditu bere irabazleak. Stay away, be ready (Vietnam, 2019) lanak lortu zuen film labur onenaren saria. Pham Thien An-ek zuzendua, Cannesen ere saria lortu zuen, eta kaleko hiru gazteren arteko elkarrizketa eta motor istripua uztartzen ditu.

Gidoi onenaren saria Firas Khouryk jaso zuen Maradona’s legs lanagatik, eta Aktore onenaren sariak Luisa Gavasa eta Nuria Primsentzat izan ziren Una vida aseguradarengatik. Ikusleen saria, berriz, Su riderrentzat izan zen, eta ¿Sigues ahi? lanak Aipamen Berezia izan zuen. Azkenik, Etxean Shortuak ataleko garailea Infraganti filma izan zen.

Sari banaketa larunbatean egin zen Aquariumean, eta aipatutakoez gain, beste bi sari garrantzitsu eman zituzten Donosskino Film Laburren lehiaketako itxiera galan: Donosskino Ohorezko Saria Michel Gaztanbide gidoilariak jaso zuen; Donosskiner of the year saria, berriz, Jon Ruiz zinemazaleak jaso zuen. Azken honekin duela gutxi hitz egin zuen Irutxuloko Hitzak, Woody Allenen ‘Rifkin’s festival’ filma dela eta.

HITZAkide HITZAkide