Zuloagari buruzko hitzaldia, San Telmo museoan
Ignacio Zuloaga (1870-1945) artistaren jaiotzaren 150. urteurrenaren harira, San Telmo museoak hainbat egitasmo ditu martxan. Horietako bat, urriaren 22an izango da. Ismael Manterolak San Telmo museoan dauden Zuloagaren artelanak aztertuko ditu, 19:00etan. Hitzaldi horrek museoko arte bilduma ezagutzera emateko ziklo berriari emango dio hasiera.
Hitzaldia entzuteko sarrera librea izango da, edukia bete arte. Horregatik, aurrez izena ematea komeni da, 943481561 telefono zenbakira deituz edo stm_erreserbak@donostia.eus helbidera idatziz.