Bigarren eskuko azoka, Altzan
Donostiatruk bigarren eskuko azoka lehen aldiz egingo dute Altzan, urriaren 24an. Herrera pasealekuaren ondoan dagoen Harria parkean egingo dute azoka, 10:00etatik 14:00etara. Egia auzoko Km0 jatetxean bi lagunentzako otordua zozketatuko da erosketaren bat egingo dutenen artean.
Urtea amaitu baino lehen, Donostiatruk bigarren eskuko azoka hiriko hainbat auzoetan antolatuko dute. Azaroaren 7an Groseko Katalunia plazan egingo dute, azaroaren 14an Intxaurrondoko Sagastieder plazan, azaroaren 21ean Amarako Easo plazan, abenduaren 5ean Antiguako Julio Caro Baroja plazan, eta abenduaren 19an Easo plazan egingo dute berriz, Elkarteen Elkartasun Azoka egiteko.