Espainiako Txirrindularitza Itzulia Donostiatik pasatu da
Gaur 13:00etatik 14:00etara Donostiako kaleak moztuta eta autobusak geldirik egon dira, Espainiako Txirrindularitza Itzuliko tropelak zeharkatu duelako hiria. Lehen etapa dute gaurkoa: Irunen hasi, eta Eibarren bukatuko dute. Bidean, Donostia zeharkatu dute, eta ondorengo ibilbidea egin dute txirrindulariek: Buenavista etorbidea, Jose Elosegi etorbidea, Ategorrieta etorbidea, Nafarroa etorbidea, Zurriola etorbidea, Kursaaleko zubia, Erreginaordearen kalea, Bulebarra, Hernani kalea, Askatasunaren etorbidea, Easo kalea, Zubieta kalea, Kontxako pasealekua, Zumalakarregi etorbidea, Tolosa etorbidea, Europa plaza, Ibaeta plaza, Añorgako etorbidea, eta Errekalde etorbidea.
EH Bilduk balkoiak ikurrin eta Nafarroako banderez betetzeko deia egin du, “nazio bat garela erakusteko”.