Realeko bazkide batzuek hurrengo partida Anoetan ikusteko aukera izango dute
Urriaren 29an Realaren gizonezkoen taldeak Italiako Napoliren aurka jokatuko du, 21:00etan, Europako Ligako bigarren jardunaldiko partida. Klubak Anoetako zelaia zabaltzeko asmoa du, baina ikusle kopurua mugatuta egongo da. Kopuruaren bilakaera osasun-egoeraren araberakoa izango da, baina baimendutako kopurua zehaztu bitartean, Realak eserlekuak bazkideen artean banatzeko prozesua martxan jarri du. Bazkideek zozketan parte hartzeko epea zabalik dute, urriaren 25era arte. Beraz, izena ematen duten bazkideetako batzuek aukera izango dute Napoliren aurkako partida ikusteko, urriaren 29an.