Azaro kulturalari eutsi dio Ikasbide kultur elkarteak

Amara Berriko Ikasbide kultur elkarteak Azaro kulturala antolatu du, segurtasun neurriak aintzat hartuta. Guztira bost jarduera egingo dituzte, kultur elkartearen egoitzan. Debekurik ezean, beraien asmoa da aurrera eramatea egitaraua.
- Azaroak 5. Ez, eskerrik asko. Gladisen leihoa dokumentala proiektatuko dute, eta ondoren solasaldia egingo dute Sabino Ormazabalekin. 19:30ean izango da.
- Azaroak 12. Felix Zubiak Koronabirusa eta bere bilakaera hitzaldia eskainiko du, 19:30ean.
- Azaroak 19. Iker Karrerak Bidea ipar hitzaldia eskainiko du, ultra trail mendi lasterketen munduko erraldoietako bat. 19:30ean izango da.
- Azaroak 26. Iñigo Munduatek Euskal rockaren bilakaera hitzaldia emango du, 19:30ean.
- Azaroak 28. Bertso saioa. Oihana Iguaran eta Amets Arzallus bertsolariak, eta Itxaso Piquer gai jartzailea. 13:00etan izango da.