Beste zuhaitz bat erori da Amara Berrin gaur gauean
Errondo pasealekuan eroritako zuhaitza. (Argazkia: Irutxuloko Hitza) Hego-haize indartsuagatik ezarritako alerta laranja dela eta, suhiltzaileek 58 esku hartze egin behar izan dituzte atzo, urriaren 20ko, gauerditik gaur goizeko 8:00etara. Udalaren hitzetan, inor ez da zauritu, eta irteera gehienak eroritako zuhaitzak jasotzeko izan dira, zehazki, 27. Horietatik handienak Amara Berri auzoan erori dira. Atzo arratsaldean, Zorroaga pasealekuan zuhaitz bat erori zen, eta gaur gauean beste bat erori da Errondo pasealekuan.
Zuhaitzez gain, edukiontziak (15), obretako objektuak (6), eraikinetako objektuak (8) eta hiri-altzairuak (2) direla eta irten behar izan dute.
Haize boladei dagokienez, indartsuenak Santa Klara uhartean erregistratu dira gaueko 2:30ean, zehazki, 114,7 kilometro orduko abiadura. Aipatutakoaz gain, ondorengo datuak jaso dira hiriko puntu desberdinetan:
- Gaueko 2:30ean: Gudamendi (Donostia) 106, 90 km/h.
- Gaueko 2:40ean: Garbera (Donostia) 85,70km/h
- Gaueko 3:40ean: Miramon (Euskalmet) 104,1 km/h

