Fanzine tailerra, Itsas Museoan

Euskal Itsas Museoak urriaren 31n fanzinea sortzeko tailerra antolatu du, 11:00etan. Fanzineek gai nagusi bat izango dute: itsasoko euskal mitoak. “Itsas lamiekin, herensuge gorriaren istorioarekin edota baleazaleek ikusten zituzten munstroekin, fanzine bat sortuko dugu”, adierazi dute antolatzaileek.
Tailerrean parte hartzea doakoa izango da, baina aurrez izena ematea komeni da 943430051 telefonora deituz edo hezkuntza@itsasmuseoa.eus helbidera idatziz.