Ikus-entzunezko dokumentuak, hezkuntzarako
Urriaren 27a Ikus-entzunezko Ondarearen Nazioarteko Eguna izango da, eta ospatzeko, Elias Querejeta Zine Eskolak jardunaldi bat antolatu du egun horretarako. Ikus-entzunezko teknologiek hezkuntzan eta kultura-ondarearen transmisioan duten eraginari buruz hausnartuko dute. 11:00etatik 13:30era, ikus-entzunezko erakustaldi bat egingo dute, eta arratsaldean bi solasaldi egingo dituzte, ikus-entzunezko teknologiak hezkuntza-tresna gisa erabiltzeko moduen inguruan. Lehena 17:00etatik 18:30era izango da, eta bigarrena, 19:00etatik 20:30era.