Lehen greba eguna dute eskoletako jangelako langileek
Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako eskoletako jangelako langileek lehen greba eguna dute gaurkoa. Gaur, urriaren 27an eta 29an greba egitea erabaki dute jangeletan segurtasuna, enplegua eta lan baldintza duinak eskatzeko Eusko Jaurlaritzari. Elkarretaratzea egin dute gaur, Donostian, Hezkuntza Delegaritzaren aurrean. Gipuzkoan ELA eta LAB sindikatuek deitu dute grebara, eta aurreko astean elkarretaratzea egin zutenean, sindikatu horietako bi kiderekin izan zen IRUTXULOKO HITZA. Eskoletako jangelako langileen “prekaritatea” salatu zuten, eta hezkuntza komunitatearen parte direla aldarrikatu.