Mattinek Irutxuloko Hitzaren 15. urtemugako ospakizunean parte hartu du
Diseinu bat egin du Irutxuloko Hitzaren produktu berrientzat. Bere ekarpena urtemugako ospakizunean sortu den material berriaren logoa diseinatzea izan da, beraz.

Irutxuloko Hitzaren 15. urtemugako ospakizunean parte hartu du Iñaki Martiarena Mattin (Donostia, 1967) ilustratzaileak. Paula Estevezen moduan, Mattinek ere diseinu bat egin du Irutxuloko Hitzaren produktu berrientzat. Bere ekarpena urtemugako ospakizunean sortu den material berriaren logoa diseinatzea izan da, beraz. Marrazkigintzan eta prentsan ibilbide luzea du artistak, eta duela hamabost urte, Iruxuloko Hitza ere ilustratu zuen sortu berritan. “Poz handia eta ardura” sentitzen du artistak Irutxuloko Hitzaren 15. urtemugako ospakizunean ekarpena egin izanagatik. Laster plazaratuko ditugu Irutxuloko Hitzaren kamiseta eta poltsa berriak.
Mattinekin hitz egin dugu, sortu duen diseinuari eta bere lanbideari buruz. Laster izango duzue osorik irakurtzeko aukera. Bitartean, bideo bidez azaldu digu nolakoa izan den bere parte-hartzea Irutxuloko Hitzaren 15. urtemugaren ospakizunean.