5Garen luzamenduaren aldeko sinadura bilketa egingo dute
Osasuntsu eta aske izeneko taldea osatu berri dute, 5Garen luzamenduaren alde egiteko. Izan ere, taldeak adierazi duenez, “ikerketa zientifikoen arabera, 5Ga kaltegarria da pertsona eta animalien osasunarentzat, baina ikerketa horiek ez dituzte argitara atera”. 5Ga zabaltzeko proiektua martxan dago Euskal Herrian: Donostian, esaterako, Miramongo parke teknologikoan eta hiriko autobus batzuetan 5Ga ezartzeko proiektua martxan da. Osasuntsu eta aske taldeak 5Garen ezarpenaren luzamendua eskatu du; zabalpen hori atzeratzea, alegia.
5Garen luzamenduaren alde egiteko, sinadura bilketa antolatu dute. Gaur, 18:00etatik 20:00etara, Gipuzkoa plazan izango dira 5Garen luzamenduaren aldeko sinadurak biltzen Osasuntsu eta aske taldeko kideak.