Nøgen donostiarrek lan berriaren bigarren aurrerapena aurkeztu dute
Donostiako Nøgen pop-folk bandak Under Alt disko berriko bigarren singlea aurkeztu du: Zeri Begira Hartu Nahi Duzu Lo?
“Denok ezagutu dugu nola edo hala galera. Bada zerbait basatiki ederra horretan, bizitzaren konplexutasuna aldagai bakar batera murriztu arte sintetizatzeko gai dena: Maitasuna. Abestiak pertsona batekin bizitako azken une horiei buruz hitz egiten du, baina gogoraraziz azken momentu horiek ez direla zertan tristeak izan behar. Bizitza ospatzea eta baloratzen ikastea are garrantzitsuagoa da”, azaldu dute.
Disko berriak soinu desberdinak behar izan dituelako, kantuak Haritz Harreguyren Usurbilgo Higain estudioan grabatu dituzte, eta Ultramarinos estudioan masterizatu. Lan berriak ez du aurrekoarekin erabateko hausturarik ekarriko diotenez, baina ez da jarraipen soil bat. “Jarraipenaren eta hausturaren arteko oreka da”.