TAO zerbitzuak makina berriak eta askotariko hobekuntzak izango ditu
Erabiltzaileei erraztasunak emateko helburuarekin, TAO zerbitzua hobetuko du Donostiako Udalak. Makina berriak jarri eta makina zaharrak eguneratutako dituzte, funtzionalitate berri zein kudeaketa bizkorragoa dutenak. Era berean, kaleko makinaren zerbitzua erabiltzerakoan ez da tiketa jarri beharko, salaketak zuzenean ordainduko ahalko dira, eta aparkatzeko informazioa eskainiko dute mugikorreko aplikazioaren bidez.
Datozen lau hilabeteetan egingo dute TAO makinen eguneraketa, eta zerbitzuaren berrikuntza guztiak ezarriko dituzte. Eysa enpresa arduratuko da horretaz, udalak sei urteko kontratua adjudikatu ondoren, 33,5 milioi euroko aurrekontuarekin. Abenduan hasiko dira makinak berriak jartzen. Guztira, 307 izango dira Cronos modelokoak, eta zaharrenak ordezkatuko dituzte. Aldiz, nahiko berriak diren 56 mantenduko dituzte. Ondorioz, 363 makina izango ditu hiriak auzoetan banatuta.
Parkimetro modelo berri horrek zehatz-mehatz betetzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Irisgarritasunari buruzko Legean ezarritako irizpideak. Mugikortasun murriztua duten pertsonen plaza guztiek sentsoreak izango dituzte, haien okupazioa denbora errealean ezagutzeko. Bestalde, makinek zenbait funtzionalitate izango dituzte: ukipen pantaila, kolorean eta 10,1 hazbetekoa, eguzki panel orientagarria, EMV ordainketa sistema eta QR kodea.
ParkXplorer sistema berriari esker eta TAO sektoreen sentsorizazioarekin batera, hainbat hobekuntza eskainiko dizkie erabiltzaileei: ibilgailuetan tiketa fisikoa jarri beharrik ez izatea, salaketak zuzenean ordaintzea, deskontu bonuak irakurtzea, eta okupazioari buruzko informazioa denbora errealean eskuragarri izatea.
Digitalizazioaren alde
Udalak teknologia berrien aldeko apustua egingo du, eta makina fisikoen kopurua %24 murriztuko du. Makinak modernizatzeari esker, erabiltzaileek zuzeneko hobekuntzak izango dituzte, esaterako saldo birtualaren ideia. Honela, kontsumitu gabeko zenbatekoa metatu eta beste eragiketa batean erabili ahal izango da. Gainera, aparkalekuaren kontrola matrikulen irakurketa elektronikoaren bidez egingo da; horretarako PDAk erabiliko dira, kontrola oinez ibiltzen diren langileek egiten badute, eta OCR kamerak, autoz ibiltzen badira.
Mugikortasun jasangarria
Mugikortasun zuzendaritzak ere iraunkortasunaren aldeko apustu handia egin nahi izan du eta hori makina saltzaileetan bertan islatzen da. Hauek erabat autonomoak izango dira, eguzki panelek ematen duten energia berriztagarriaren osagarriari esker. Gainera, ibilgailu elektrikoetarako kargagune bihurtzeko aukera eskaintzen dute, eta, horri esker, hiriko karga sarea handitu ahal izango litzateke, gaur egun eremu publikoan 6 puntu dituena. Ezarritakoen artean, 14 makinak ingurumen sentsoreak izango dituzte, eta horriei esker sektoreen kutsadura neurtu eta emisio kaltegarrien irudi erreala emango dute.