Iker Laurobak single berria aurkeztu du

Iker Lauroba abeslari donostiarrak Udaberria abestia eta horren bideoklipa aurkeztu ditu. Udazkena eta Negua izeneko albumei jarraituz, Udaberria izeneko diskoa azaroan jaurtiko du, eta gaur, albumari izena ematen dion abestia aurkeztu du. Bere bosgarren diskoaren “sintesi ezinhobea” da abestia, eta pop eta rock musika estiloen artean kokatzen da.
Single berriarekin batera, horren bideoklipa ere plazaratu du Laurobak. Imanol G. Gurrutxagak zuzendu du, eta Miren Arrieta eta Koldo Olabarri aritu dira aktore lanetan. Argazki zuzendaria Nestor Urbieta donostiarra izan da.