Peio Ospitalen kontzertua, bertan behera

Intxaurrondo Zaharreko Bizilagun Elkarteak eta Donostia Kulturak antolaturik, Lagunekin kantari egitasmoa egitekoak ziren Intxaurrondoko kultur etxean. Hala ere, gaur arratsaldean Peio Ospitalek eman behar zuen kontzertua bertan behera utzi dute, COVID-19a dela eta Lapurdin hartu dituzten osasun-neurrien ondorioz. Azaroaren 2an Fermin Balentziak ere kontzertua eman behar zuen, baina bertan behera geratu da hori ere, Nafarroan hartu dituzten osasun-neurrien ondorioz.