89 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Donostian
Azken 14 egunetako 100.000 biztanleko intzidentzia metatua 610ekoa da hirian. Intzidentzia handiena Intxaurrondon, Bidebietan eta Grosen dago.
Asteburuan 100.000 biztanleko 500 kasu positiboen langa gainditu zuenetik, Donostiako koronabirus kasu berrien kopuruak gora jarraitzen du. Izan ere, 89 kasu berri atzeman ziren atzo, asteartean, eta, beraz, Donostiak gune gorria izaten jarraitzen du. Datu horiek kontuan hartuta, azken hamalau egunetako hiriko intzidentzia metatua 610,51koa da, astelehenean 574koa zen bitartean. Asteleheneko datuak hemen kontsultatu daitezke.
Itzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona berri gaixotu diren azkeneko 14 egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran, eta birusa zein abiaduratan zabaltzen den erakusten du. Zifra hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan.
Kutsatze intzidentzia osasun eremuka
Osasun eremu bakoitzeko intzidentzia metatuak kontuan hartuta, hiriko sei eremutan zifrak 500dik gorakoak dira:
- Ondarreta: 517,43
- Parte Zaharra: 500,94
- Intxaurrondo: 703,06
- Gros: 708,01
- Egia: 635,88
- Bidebieta: 718,13
Gainontzeko osasun eremuetan, zifrak honakoak dira:
- Altza-Roteta: 488,20
- Loiola: 463,03
- Amara-Erdialdea: 482,57
- Amara Berri: 492,43
Atzo atzemandako positibo berri kopuruari dagokionez, jarraian ikus daiteke zifra:
- Ondarreta: 15
- Gros: 16
- Amara Berri: 13
- Altza-Roteta: 13
- Egia: 5
- Amara-Erdialdea: 8
- Intxaurrondo: 1
- Parte Zaharra: 5
- Loiola: 3
- Bidebieta: 7