Metroaren igarobideko zati baten lanak gelditu ostean, EH Bilduk ikerketa bat abiatu zuen. Hilaren 16ean plazaratu zuten txostena, eta Eneko Goiari gezurretan aritzea egotzi zioten.
Azken 14 egunetako 100.000 biztanleko intzidentzia metatua 610ekoa da hirian. Intzidentzia handiena Intxaurrondon, Bidebietan eta Grosen dago.
Danborrada ezingo da ohiko moduan ospatu. Helduen Danborradako Ordezkarien Batzordearekin eta haur danborradaren ordezkaritza batekin lan ildo bat ezarriko da bestelako jarduera batzuk egiteko aukera aztertzeko.