Azken asteburua 'Postigo. Garai baten kronika' erakusketa ikusteko
Fernando Postigo fotokazetariaren lana uztailaren 30etik dago ikusgai San Telmo Museoan, eta datorrena izango da argazkiak ikusteko azken asteburua. Erakusketak 1977 eta 2003 urteen arteko Euskal Herriko giroa jasotzen du 240 iruditan, nahiz eta urte horien artean 55.000 argazki baino gehiago egin zituen Postigok hainbat hedabierentzat. Bestelako argazkiak ere badaude, hiriko hainbat txokoren eraldaketa erakusten dutenak. Erakusketa igandera, azaroaren 1era, arte ikus daiteke 10:00etatik 20:00etara, doan.