Ekialdeko Barrutiko batzordea berrantolatu du udalak
Donostiako Udalak Ekialdeko Barrutiko udal batzarra berrantolatu du. Duela hilabete batzuk, udalak ordezkaritza zabalagoa izatea erabaki zuten. Aldaketa hori egiterakoan, EH Bilduk araua aldatzeko proposamena egin zuen, entitate eta elkarteek gehiengoa galduko zutela ikusita. Udal gobernuak aintzat hartu zuen proposamena, eta batzarra berrantolatu dute gehiengoa entitate zein elkarteek mantendu dezaten.
Bi kide eta elkarte berri sartu dira batzordean; Juan Luis Apalategi Osteguna Larratxo auzo elkartearen izenean, eta Ana Beatriz Molina elkarte artistiko-soziokultural mestizoaren partez.