Hiru pertsona atxilotu dituzte talde jihadista bateko kide izatea egotzita
Espainiako Poliziak hiru pertsona atxilotu ditu gaur goizaldean Donostian eta Pasaian, talde jihadista batekoak izatea egotzita. Auzitegi Nazionaleko Ismael Moreno epailearen aginduz egin dituzte atxiloketak. Oraindik irekita jarraitzen du polizia operazioak.