Osasungintza arloko murrizketak salatu dituzte Donostian, eta mobilizazioak iragarri dituzte datozen asteetarako
Kalitatezko osasun zerbitzu publiko baten aldeko mobilizazioak zeuden iragarrita asteazken arratsalderako, eta Donostian, hainbat herritar bildu dira Parte Zaharreko anbulatorioaren aurrean. Lehen arretarako baliabide gehiago jartzeko, osasungintzan gutxienez BPG-aren %7 inbertitzeko eta murrizketa eta pribatizazio gehiago ez egiteko eskatu dute, eta datozen asteetako mobilizazioak antolatu dituzte. Hain zuzen, azaroaren 4an eta 11n elkarretaratzeak egingo dituzte osasun zentroetan, 19:00etan. Mobilizazioetara bakoitzak bere aldarrikapenak eramateko deialdia zabaldu dute.