Dbusen gaueko zerbitzuak aldatuko dituzte
22:45etik aurrerako ohiko zerbitzuak moldatu eta gautxori zerbitzuak erabat kenduko dituzte urriaren 30etik aurrera.
COVID-19a dela-eta indarrean jarritako neurrien ondorioz aldaketak egongo dira Dbusen gaueko zerbitzuetan. 22:45etik aurrerako ohiko zerbitzuak moldatu eta gautxori zerbitzuak erabat kenduko dituzte urriaren 30etik aurrera. Gainerako zerbitzuek berdin jarraituko dute.
Dbusek dioenez, irailaren 7tik linea eta autobus guztiak martxan egon dira eta baliabide guztiak aktibatuta dauzkate. Emandako datuen arabera, irailean eta urrian %22,17ko okupazioa izan da autobusetan, hau da, eskainitako 100 plazatik 22 baino ez dira erabili. Diotenez, eskaeran %33,76ko jaitsiera egon da.
Bestalde, oro har autobusetan jende pilaketarik erregistratzen ez dela azpimarratu du Dbusek. Hala ere, okupazio handiagoko ordu jakin batzuetan linea batzuk irteera gehiagorekin indartzen ari direla adierazi dute.
22:45etik aurrerako zerbitzuetan egongo diren aldaketen berri izateko egin klik esteka honetan.
Informazio gehiagorako kontsultatu www.dbus.eus helbidea edo deitu 943 000 200 telefonora.