"Elkarren artean aurrera aterako dugulako urte berezi hau"
Mariasun Quiñones Realeko atezainak Basque Team beka jaso du aurten, eta euskal kirola sustatzeko fundazioak elkarrizketatu egin du. Hain justu, Espainiako selekzioarekin jokatu berri du Tokioko aurtengo joko olinpikoetarako sailkatzeko aukera ematen zion partida, baina jokoetatik kanpo gelditu dira. Era berean, Quiñonesek denboraldia nolakoa izan den eta izaten ari den errepasatu du Basque Teamekin. Txuri-urdinaren elkarrizketa osoa bideo honetan ikus daiteke: