Autotramitaziorako aukera zabaldu da

Makinak Morlanseko, Arrokako eta Goikoako udal bulegoetan daude eskuragarri. (Argazkia: Donostiako Udala) Makinak Morlanseko, Arrokako eta Goikoako udal bulegoetan daude eskuragarri. (Argazkia: Donostiako Udala)

Donostiako Udalaren zenbait bulegotan eskuragarri dauden autotramitaziorako makinek errolda ziurtagiriak baino ez zituzten ematen. Hala ere, gaurtik aurrera beste hiru tramite egiteko ere balioko dute: ordainagirien kopiak jasotzeko, isunen kopiak jasotzeko, eta ordainketak egunean izatearen ziurtagiriak inprimatzeko.

Makina horiek Morlanseko, Arrokako eta Goikoako udal bulegoetan daude eskuragarri.

HITZAkide HITZAkide