Bera Berak ezin izan du Superkopa etxera eraman
(Argazkia: Espainiako Eskubaloi Federazioa) Emakumezkoeen eskubaloieko Superkopako finala jokatu zuten larunbatean Bera Berak eta Malagak. Malaga partida osoan joan zen aurretik, eta nahiz eta azkeneko uneetan partida nahiko berdindua izan, azken unean Doirok gola eskuratu eta Bidebidetakoak etxera esku hutsik itzuli ziren. Duela aste batzuk Gascan jokatu zuten ligako partidan Bera Berak irabazi bazuen ere, orduan ere aurkari zaila izango dela erakutsi zuen Andaluziako taldeak.
Saskibaloian, Ibaeta Basketek Estudiantes izan zuen aurkari. Etxetik kanpo jokatuta, partida borrokatzen saiatu zen Azu Muguruzaren taldea, baina azkeneko minutuetan irabazteko tarte dezente lortu zuten Madrilgoek.
Futbolean, Realeko mutilak zer egiteko gai diren erakutsi zuen beste behin, eta Vigon irabazi zuen Celtaren kontra. William Josek sasoi honetako bere lehenengo bi golak eskuratu zituen partidan. Beste biak, Silvak eta Oiartzabalek egin zituzten, eta Celtarena Iago Aspasek, penaltiz. Realeko neskek, berriz, sasoiko lehen partida galdu zuten, Madrilen aurka. Txuri urdinak gola egiten saiatu ziren lehen partean, baina ez zuten lortu, eta atsedenaldi aurretik egin zuen etxeko taldeak gola. Bigarren zatian, partida berdintzeko ahalaeginak egin zituzten, baina azkenean, galdu egin zuten.
Izotz hockeyari dagokionez, Txuri Urdinek 4 eta 2 irabazi zion Bartzerlonari, Txuri Urdin Itzotz Jauregian.
ESKUBALOIA
XXI Emakumezkoen Superkopa
Malaga 28 – 27 Bera Bera
SASKIBALOIA
Emakumezkoen lehen maila, 8. jardunaldia
Estudiantes 64 – 58 Ibaeta Basket
IZOTZ HOCKEYA
Gizonezkoen lehen maila, 5. jardunaldia
Txuri Urdin 4 – 2 Bartzelona
Emakumezkoen ohorezko maila, 7. jardunaldia
Granada – Txuri urdin (ATZERATUTA)
FUTBOLA
Emakumezkoen lehen maila, 4. jardunaldia
Madril 1 – 0 Reala
Gizonezkoen lehen maila, 11. jardunaldia
Celta 1 – 4 Reala


