Emakumeek egunero jasaten duten biolentzia irudikatzeko argazki erakusketa egingo dute Antiguan
Azaroaren 25eko Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, Antiguako Txitxibitxiak talde feministak argazki erakusketa antolatu du auzoan. Helburua da emakumeek egunero bizi dituzten indarkeria mota guztiak argazkietan irudikatzea, ondoren argazki horiek auzoan ikusgai jartzeko. Edonork hartu dezake parte, eta argazkiak bidaltzen dituzten pertsona guztien artean otar bat zozkatuko dute.
Parte hartzeko, bi gauza egin behar dira: egindako argazkia antiguakotaldefeminista@gmail.com helbide elektronikora bidali eta sare sozialetara igo, talde feminista aipatuta; Instagramen @txitxibitxiak erabiltzailea aipatu behar da eta Twitterren @AntiguokoFmnstk erabiltzailea. Argazkiak bidaltzeko epea hilaren 20an itxiko dute.