'Erlauntza' filma estreinatuko dute azaroaren 6an
Izen bereko antzezlanak izandako arrakastaren ondoren, Erlauntza filma zinema aretoetan izango da ikusgai azaroaren 6tik aurrera. Bi egun lehenago aurkeztuko dute Principe zinema aretoan, baina 6tik aurrera izango du publikoak ikusteko aukera. Kepa Errastik eta Mireia Gabilondok idatzitako gidoia duen filmeko protagonistak Aitziber Garmendia, Sara Cózar, Getari Etxegarai, Naiara Arnedo, Itziar Atienza eta Leire Ruiz dira.
Ezkondu aurreko agurra landetxe batean ospatzen duen lagun talde baten gorabeherei buruzkoa da filma.